Lapurreta ahalegina Mari Marren harategian

E. Unamuno 2016ko aza. 14a, 07:58

Joan zen astelehen goizaldean lapurretan egiten ahalegindu ziren Mari Marren harategian eta Santa Ana kaleko biltegi batean. Ateak zabaltzen saiatu ziren baina ez zuten barrura sartzerik lortu.

Joan zen astelehen goizean burdinezko barra bat topatu zuen atean Marimarrek harategia zabaltzera joan zenean. Bigarren atearen markoan barrarekin atea irekitzeko egindako ahaleginaren arrastoak agerian zeuden baina ez zuten lortu barrura sartzerik. Marimar Dezak azaldu digunez, herritar batek bi pertsona ikusi zituen atean, eta motorrean alde egiten ere bai.

Gau horretan bertan, Santa Ana kaleko karkaban dagoen biltegi batera sartzen ere ahalegindu ei ziren, baina han ere ez zuten sartzerik lortu.

Marimar Dezak udaltzaingoari eta ertzantzari eman zion gertatutakoaren berri eta udaletxera ere jo du, gauetan segurtasuna bermatzeko neurriak har ditzatela eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.