Kiroldegian ere lapurretan egin zuten baina ez dakite nondik sartu ziren

E. Unamuno 2016ko aza. 2a, 09:58

Kanbioetarako diruak eta giltza batzuk eraman dituzte. Kiroldegiko arduradunak atzo goizean konturatu ziren sartu zirela baina ez dakite nondik sartu ziren.

Atzo goizean kiroldegia zabaldu zutenean konturatu ziren kanbioen kaxako sarraila behartua zegoela eta bertako dirua falta zela, giltza batzuekin batera. Atzo goizean Ertzantzarekin batera kiroldegirako sarbideak aztertu zituzten arren, ez zuten aurkitu inolako aztarnarik, eta, beraz, ez dute jakin ahal izan lapurrak nondik sartu eta atera ziren: “harrerako bulegoko atea zabaldu eta itxi egin zuten eta kanpoko ateetan ez dago inolako arrastorik”.

Udaltzaingoak ohartarazi du garai honetan, urte amaiera aurretik, ohikoa izaten dela lapurreta kopuruak gora egitea.