Lapurretan egin dute Gaztelupe tabernan eta bizkotxoa ere eraman dute

G.Azkarate 2016ko aza. 1a, 11:57

Gaztelupe taberna

Goizaldeko 3:30ak eta 6:00ak bitartean sartu dira lapurrak tabernako leihoetako batetik. "Tragaperras" makinako dirua, makina erregistratzaileko txanponak eta yogurt zaporezko bizkotxoa eraman dituzte.

Azken hiru hilabeteotan Gaztelupe tabernan lapurtzen duten bigarren aldia da.  Lehenengo lapurretan egin bezela leihotik sartu dira lapurrak taberna barrura. Oraingo honetan lurretik distantzia handienera dagoen leihotik sartu dira.

Lapurreta goizaldeko 3:30ak eta 6:00 bitartean izan dela uste dutela esan digu Kristina Laskurain, tabernako langileak: "Goizaldeko 2:30k pasata itxi genuen taberna eta Ertzaintzak goizeko 6:00etan eman du abisua, beraz, tarte hori baliatu behar izan dute lapurrek tabernara sartzeko".

"Tragaperras" makina apurtu eta bertako dirua eraman dute. Horrez gain, kutxa-erregistratzaileko txanponak eta barran zegoen yogurt zaporezko bizkotxo osoa ere eraman dute. Zaida Gonzalez, tabernako kudeatzaileak esan digunez, leihoa apurtzean aparte ez dute eragin bestelako kalte-materialik.

Ertzaintzako agenteek lapurrak identifikatzeko helburuarekin aztarna bila jardun dute goizean. Goizeko 11:00etarako normaltasun osoz ireki dute taberna.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.