Euskarazko irakurle-kluba Jasone Osorok dinamizatua

E. Unamuno 2016ko urr. 31a, 12:53

Udaleko euskara-zerbitzuak euskarazko irakurle-kluba osatzeko deialdia egin du. Hilero liburu bat irakurri eta beronen inguruan berba egiteko biltzea izango litzateke klubaren oinarrizko dinamika.

Mikel Leundaren esanetan “klubeko partaideak askotarikoak izan daitezke, irakurtzeko ohitura handia dutenak nahiz ohitura gutxi dutenak. Azken horiei ohitura hartzen joateko balioko die egitasmoak “.Noizean behin, liburuaren idazlea bera ere saioetara ekartzea litzateke asmoa. Nahikoa irakurzale elkartuz gero, Jasone Osoro idazle elgoibartarrak dinamizatuko du taldea. Izena ematea azaroaren 18ra bitartean izango da zabalik.Horretarako, udaletxera deitu 943753043 edo euskara@soraluze.eus helbidera idatzi dezakezue. Klubeko kide izatea debaldekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.