2016/11/03 19:00 - 20:30

Hitzaldia

"Soraluzeko guraso ia euskaldunak eta euskara" azterlanaren aurkezpena

Herriko antzokia, Soraluze

Soraluzeko guraso ia euskaldunek euskararekin duten harremana aztertu du Arrate Gisasola Izetak Hiznet graduondokorako egindako azterlanean. Azterlana datorren eguenean aurkeztuko du antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Lanak bi alderdi nagusi ditu: batetik, Soraluzeko guraso ia euskaldunen pentsamenduaren azterketa (Soraluzeko hainbat gurasoren hizkuntza-ibilbide eta bizipenak, euskararekiko aurreritziak, jarrerak...) eta, bestetik, aktore aktiboago izateko proposamena. Aurkezpena hizkuntzaren inguruan interesa duten herritarrei zuzendua dago eta amaieran tertuliarako tartea izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.