Nerea del Campori, indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko egindako lanagatik

G. Azkarate 2016ko urr. 28a, 08:59

Epaimahaikideek Del Campok genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko egindako lana saritu nahi izan dute. Nerearen ekintzailetasuna, konpromisoa eta elkarlanerako  erakutsitako jarrera azpimarranatu dituzte. Ekitaldi goxoa eta hunkigarria bizi izan zuten antzokira gerturatu zirenek.

Soraluzeko musika eskolako abesbatzaren eskutik eman zitzaion hasiera sari banaketa ekitaldiari. Jarraian Debegesa garapen agentziatik eskerrak eman zizkieten ekitaldia antolatzen lagundu duen Soraluzeko udalari, herriari eta Danokbat group babesleari.

Jarraian Emakundeko teknikari eta Gizonduz ekimenaren koordinatzaile den Ander Bergarak Berdintasuna ardatz hartuta =es+ lelopean hitzaldia eskeini zuen. Bertan, gaur egun gizarte matxista batean bizi garela esan zuen datueei erreparatuta eta baieztatu zuen gizonezkoek emakumezkoek baino pribilegio gehiago dituztela. Berdintasunaren bidean gizonezkoek pribilegioei uko egite eta boterea, aisialdia eta etxekolanen denbora elkarbanatzea ezinbestekoa dela azpimarratu zuen.

Ondoren"Gure balioak 2016" sariaren epaimahaikideetako bik Nerea del Campo Agirre-ri saria ematearen arrazoiak azaldu zizkieten bertaratutakoei. Azaldu zuten genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko egindako lana saritu nahi izan dutela. Horrez gain azpimarratu nahi izan zuten Nereak genero indarkeria pairatu duten pertsonak biktima bezela ikusi beharrean jasarpen horretatik bizirik atera diren pertsonak bezala ikusteko egindako lanaren garrantzia.

Kontuan hartu dute Nerearen ekintzailetasuna eta horren adibide da "Mujeres al Cuadrado" elkartearen fundatzailea eta emakume etorkinen ahalduntzea helburu duen "Empalabramiento" egitarmoaren sortzailea eta arduraduna izatea.  Nereak gaur egun 100 emakume baino gehiagorekin dihardu laguntzen eta lanean.

Azkenik Del Camporen “ekimena, ausardia eta egoera zailak gainditzeko indarra” nabarmendu nahi izan dituzte, “bizipen pertsonal gogor batetik abiatuta, indarkeria jasaten duten emakumeei laguntzeko konpromiso sozialean eta elkartasunean oinarritutako proiektua sortzeagatik”.

Iluntzeko 19:12 aldera jaso zuen Nerea del Campo Agirre, eibartarrak, Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatearen eskutik "Gure Balioak 2016" saria. Garaikurra Juan Luis Baroja Collet Debabarreneko artistaren eskultura bat izan zen. Nereak saria berarengana urte hauetan jo duten emakume guztiei eskeini die eta pertsona guzti horien izenean jasotzen duela esan du."Orain duela urtebete baino 100 lagun gehiago ditut eta ongi etorriak izango dira berriz emakume senti daitezen laguntza eske datozen guztiak. Sari hau eurendako da. Eskerrik asko." 

Ekitaldiari amaiera emateko Soraluzeko musika eskolako abesbatzak beste abesti bat kantatu zuen eta ostean lunch bat egon zen bertaratutakoentzat.