Antxoka Martinez Aranzadiko kideak zuzenduta, erromatarren balizko asentamentuaren arrastoen bila dihardute egunotan Karakate inguruan. Martinezen esanetan ez dago zalantzarik, “aztarna asko ikusi ditut eta hauek erromatar gudalosteak eraikitako defensa lerroaren aztarnak dira. Perimetroa itxi barik dago eta horrek adierazten du arrazoiren bategatik amaitzeko astirik gabe joan behar izan zutela hemendik. Beharba oldarraldiren bat izan zutelako edo presaz mugitu beharra”. Zundaketak egin diztuzte eta datozen egunetan bilaketa magnetikoak egingo dituzte inguru osoan, horretarako baimena lortu dute eta.
Aztarna hauen benetakotasuna baieztatuz gero, Gipuzkoan aurkitu den era honetako lehen ondarea litzateke (defensa lerroa). Bizkaian aurkitu ei dute beste bat, Ilunsahar. Kantabrian berriz aztarna mordoxka bat ei daude dokumentatuta.