Jubenilek 4-2 hartu zuten mendean Bergara

G.Azkarate 2016ko urr. 16a, 11:24

Jubenilek 4 gol egin zizkion Bergarari zapatu goizean Ezozin. Sora "A"k bosgarren garaipena lortu du erreskadan eta lidertzan jarraitzen dute. Infantilek galdu egin dute lehen jardunaldian.

Lehenengo jubenilen maila

Taldeak: Soraluze 4-2 Bergara

Goleatzaileak: Mauri(1), Bere atean (1) eta Ibai (2)

Sailkapena: 6. 7punturekin

Azken txanpan bideratu zuten partidua etxekoek

Gol-aukerarik gabe igaro ziren Soraluze eta Bergararen arteko partiduko lehen minutuak. 34. minutuan izan zuen Ibai Garatek etxekoen lehen gol-aukera garbiena. Lehen zatiaren ondarrean Xabi Gil eskuin hegaleko jokalariak sortu zituen gol aukerak bergararren atean. 40.minutuan Mohari erdiraketa on bat jarri zion eta 42. minutuan Bergarako defentsa hautsi zuen sakonean pase bikain bat sartuz. Maurik ondo baino hobeto gurutzatu zuen baloia taldea markagailuan aurreratuz (1-0). Hurrengo  jokaldian lortu zuen Bergarak berdinketa etxekoen defentsa haul baten ostean (1-1).

Bigarren zatiko lehen gol-aukera  etxekoentzat izan zen baina Xabi Gil-en errematea kanpora joan zen. 50. minutuan korner batean aurreratu zen markagailuan Bergarako taldea (1-2). Etxekoak ez ziren kikildu eta jokaldi nahasi batean ostean Bergarako defentsak bere atean sartu zuen gola (2-2). 63. minutuan Xabil Gil-ek eskuin hegaletik erdiraketa on bat atera zuen eta Garatek bikain gurutzatu zuen baloia buruz etxekoen hirugarrena lortzeko (3-2). 88. minutuan Garatek goizeko bere bigarrena egin zuen Julen atezainek luze ateratako baloia bat areaz kanpotik Bergarako atezainari buruz-gain bota ostean (4-2).

Gorengoen erregional maila

Taldeak:  Soraluze "A" 1-0Getariako

Goleatzailea: Moha

Sailkapena: 1go 15 punturekin

Infantilen lehenengo maila

Taldeak: Aloña Mendi4-0 Soralize

Sailkapena: 8. punturik gabe