Buru Osasunaren Nazioarteko Egunak eman duenaz

Elena Perez 2016ko urr. 12a, 20:49

Urriaren 10ean Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna izan da eta aurtengo kanpainaren leloa “Zu bezalakoa naiz, oraindik ez dakizun arren” leloarekin garatu da kanpaina. Agifes elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea naiz eta interesekoak izan daitezkeen zenbait informazio dakart.   

Buru Osasunaren Munduko Eguna urtero urriaren 10ean egiten da. Horren harira, hainbat eragilek bat egin dute Osasun Mentaleko Munduko Federazioarekin (WFMH), 100 herrialde baino gehiagotan jarduera ugari antolatuz. Helburua herritarren artean buru osasuna sustatzea da. Aurten, osasun mentaleko elkarteak batzen dituen Estatu mailako konfederazioak proposatutako leloa ‘Zu bezalakoa naiz, oraindik ez badakizu ere’.Lelo honen helburua da gizarteari helaraztea honako mezua: buru osasunaren gaiak denoi eragiten digula eta gure artean gehiago direla antzekotasunak ezberdintasunak baino, gizarteari ekarpenen bat egiteko gogoa tartean.    

Hilabete honetan zehar, buru gaixotasuna duten pertsonen eta familiakoen elkartze-mugimenduak hainbat informazio, sentsibilizazio eta aldarrikapen ekintzak burutu dituzte buru osasuna sustatzeko, gizarteratzea eta gizarte eta osasun atentzio egokiak sustatzeko. FEDEAFES eta bere elkarteak (AGIFES, ASAFES, ASASAM eta AVIFES) gogor egiten dute lan gizarteak buru nahasmenduak hobeto ezagutu eta uler ditzan. Buru nahasmendua duten pertsonak ezagutzea, ipintzen dizkieten etiketen inguruan sentitzen dutena jakitea, buru nahasmenduak benetan zer diren ulertzea eta honelako osasun arazoekin bizitzea guztiz posible dela barneratzea lagungarri izango dira denen artean gizarte aurreratuagoa, bidezkoa eta inklusiboa sortzeko.

Ondorengo helbide hauetan aurkituko dituzue hainbat informazio interesgarri:

- Herenegun Eibarko AGIFESen erreabilitazio psikosozialerako zentro berrian egindako ate irekien jardunaldiko argazkiak dira ondorengoak. Argazkietan ageri den moduan, denak daude oso gustora instalazio berriekin. Denak daude pozarren aldaketarekin: erabiltzaileak, familiakoak eta langileak (Beherago daude argazki gehiago). 

- "Di_capacitados" dokumentala. Familiakoen, elkarteen, profesionalen, tratamendu egokien, integrazio sozialaren eta abarren laguntzari esker, bizimodu normal eta independientea egiteko gauza diren pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Dokumentalak ordubete eta laurden irauten du eta bikaina da.  

- Dagoeneko martxan dago “Burua Aske. Agifesen Kontakizun Laburren V. Lehiaketa”. Parte hartu nahi izanez gero.