Alkarri elkartea 2015eko abenduan sortu zen. Herrian egin zen "Alkarrekin Soraluze eginez" proiektu partehartzailetik ateratako behar bati erantzuna emateko helburuarekin. Gaur egun lanean diharduten inguruko elkarteekin harremanetan jarri (Fundación EDE, Gizalde eta Bolunta) eta iritzi ezberdinak jaso ostean, erabaki zuten proiektuarekin irmo aurrera egitea. "Soraluzeko popularioaren ehuneko 20a adineko pertsonak dira eta ikusi genuen herrian ez zegoela martxan pertsona nagusiekin lan egiten zuen proiekturik. Horregaitik erabaki genuen aurrera egitea" Juan Fernandez.
Gaur egun Soraluzeko Zaharren egoitzan hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte eta edonoren galdera, behar edota eskakizunak entzuteko prest daude. Egoitzan lan egiteaz gainera Alkarri elkartearen helburuetako bat belaunaldi ezberdinen arteko hartu-emana bultzatzea da eta horretarako hainbat ekimenetan lanean dihardute.
Bideo-erreportajea ikusteko egin klik hemen (25:30)