Sexualitatearen inguruko ikastaroa eta egun osoko egitaraua zapatuan Gaztetxean

E. Unamuno 2016ko urr. 12a, 19:54

Korner Morea kolektiboak sexualitatearen inguruko ikastaroa antolatu du datorren zapaturako: "Sexu eta genero sistema.Oinarrizko edukiak". Horrekin batera, Gaztetxeak egun osoko egitaraua antolatu du "Zapatuak Gaztetxean" izenburupean.

Ikastaroa goizeko 10:00etan hasiko da Gaztetxean eta Emagin zentroko kideek gidatuko dute. Ikastaroa debaldekoa da baina komeni da aurrez izena ematea (Alana 654796272).

Ikastaroaren ostean egun osoko egitaraua prestatu dute. 14:30ean bazkaria egingo dute eta 19:00etatik aurrera zabalik izango da Gaztetxeko barra. Gaueko 23:00etatik aurrera Garraxi taldeak eta C.O.NPOTA DJ-ek girotuko dute gaua. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.