Carlos de Cosek San Ferminetako argazki lehiaketa irabazi du

E. Unamuno 2016ko urr. 5a, 19:15

Carlos gainerako sarituekin batera. Argazkia: Diario de Navarra.

Calos de Cosen A vista de santo izeneko argazkiak lehenengo saria eskuratu du Banco Santanderrek antolatutako San Fermin 2016 argazki lehiaketan. 

Aurtengoa ez da Carlos de Cosek lehiaketan parte hartu duen lehen aldia, ez eta saritua izan dena ere. Aurreko edizio batzuetan hirugarren eta bigarren sariak eskuratu izan ditu. Oraingoan sari nagusia, 1.000 eurokoa.

Argazkia San Fermin santuaren gainaldetik kalera aterata dago. Irudian santua ageri da, eta azpian, entzierroan korrika doazen zezen eta korrikalariak. Arrain begi erako objetiboari esker denak lehen planoan ageri dira.

Banco Santander banketxeak eta Diario de Navarra egunkariak antolatzen dute San Fermin argazki lehiaketa eta, beste beste, epaimahaiko kide moduan Miguel Indurain txirrindulari ohiak parte hartu du, ohorezko presidente moduan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.