Jende ugari batu zen dantza erakustaldira

G.Azkarate 2016ko urr. 1a, 08:59

"Biraka" dantza taldeak erakustaldia egin zuen atzo kiroldegian. Urritik aurrera interesa duten herriko umeek dantza-garaikideko tailerrean ikasi ahalko dutenaren erakuslehioa izan zen atzokoa.

"Biraka" dantza taldeak gidatuko ditu urritik aurrera Lehen Hezkuntzako 1 eta 5.maila arteko umeei zuzendutako dantza-garaikideko tailerrak. Egingo dena ezagutzeko modu hoberik ez dago norberak bere begiekin ikustea baino eta helburu horrekin egin zuten atzoko erakustaldia kiroldegian. Jende ugari batu zen kanpotik etorritako umeen guraso eta herriko interesdunen artean.

"Biraka" dantza konpainiak Eibar, Mendaro eta Elgoibarren dihardu dantza-garaikideko tailerrak eskaintzen eta aipatu bezala, urritik aurrera Soraluzen ere gidatuko dituzte tailerrok. Interesdunek kiroldegian eman beharko dute izena edota 943752466 telefonora deituta.

Dantza-eskolen ordutegia honakoa izango da:

LH 1. maila: Ostirala, 17:45-18:45.

LH 2. maila: Astelehen eta asteazkena, 16:45-17:30.

LH 3., 4. eta 5.maila: Astelehen eta asteazkena, 17:30-18:15.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.