"Gizaburuagako tumuluaren egitura nolakoa den jakitea da lehen helburua" Jesus Tapia

G.Azkarate 2016ko ira. 29a, 16:29

Aranzadi zientzia elkarteko kideak Gizaraburuagako tumulua industen dihardute egunotan. Jesus Tapia, arkeologoarekin hitz egin dugu zer egiteko asmoa duten jakiteko. Momentuz material gutxi aurkitu duten arren hurrengo egunetako lanak tentuz jarraituko ditugu.

Martitzenean hasi zituen Aranzadik Gizaburuagako hilobi prehistorikoa industeko lanak. Bost laguneko lan-taldea osatu dute Aranzadiko kide eta laguntzailerekin eta Jesus Tapia arkeologoaren gidaritzapean, zedarritutako eremuan belarrak eta lurra kentzen hasi dira, azpian egon daitekeen harlauzazko ganbararen bila. Lurra kendu ahala jakingo dute harlauzarik baden, ala desagertuta dagoen. Dena den, Tapiaren esanetan, harlauza aurkitu hala ez, lurra kentzeko prozesuan hainbat material ager litezke eta interesgarria da industea.   

Bisita gidatuak  

Aranzadik bisita gidatuak antolatu ditu irailaren 24an eta urriaren 1ean. Bisitetan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago 943 46 61 42 telefonora deituta (9:00etatik 14:00etara) edo idazkaritza@aranzadi.eus helbidera idatzita. Azalpenak Aranzadiko kideek emango dituzte eta Gizaburuagako indusketak ezagutzearekin batera, Atxolin inguruko megalitoen berri ere emango dute. Egunotan eskolako eta institutuko ikasleak ere joango dira indusketak ezagutzera.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.