Irune Berasaluze mendaroarra legebiltzarkide izango da, EAJrekin

Barren.eus 2016ko ira. 25a, 22:53

irune berasaluze eaj legebiltzarkideEAJren Gipuzkoako hautagaien zerrendan bosgarren aurkeztu zuten Irune Berasaluze mendaroarra, eta beraz, legebiltzarkide izango da Berasaluze legealdi berrian, bederatzi lortu dituztelako. Hautagaien zerrenda hortan Maialen Gurrutxaga hamargarren zihoan, eta EAJk Gipuzkoan bederatzi eserleku lortu dituen arren, elgoibartarrak aukera handia du legebiltzarkide izateko. Zain egon beharko da, harik eta Gobernua osatu arte, baina litekeena da Arantxa Tapia sailburu izatea, eta hori hala gertatuz gero, zerrendako hamargarrena pasatuko litzateke legebiltzarkide izatera, alegia: Maialen Gurrutxaga.

Osorik irakurri