Trailerra atera dute garabiak lagunduta

E. Unamuno 2016ko ira. 21a, 11:05

Hamaikak aldera garabia hekdu denean denean zailtasun handirik barik atxatu du trailerraren atzealdea eta ostean kamioia bere kabuz atera da. Bizilagun batek adierazi digunez, azken hilabeteotan okertuta ikusi duen hirugarren kamioia da gaurkoa. 

Aurreko aldietan sartu diren kamioiak ez ei dira katigatuta gelditu, oker zijoazela konturatu eta atzera egin dutelako. Bizilagunak uste du, komenigarria litzatekeela aurreko bidegurutzean bide seinalea jartzea herriaren erdialderako errepidea estua dela eta kamioiek bertatik pasatzea eragotzita dutela jakinaraziz.