Soraluzetarrak Azkoitiko lehiaketa irabazi duen film laburrean

E. Unamuno 2016ko ira. 21a, 18:56

Azkoitiko Andramarixetako film laburren lehiaketan epaimahaiaren saria jaso du Domeniko Eskarlati film laburrak. Ane Ugalde eta Axlor Elortza soraluzetarrek parte hartu dute bertan. 

Musikarekin zorabiatuta dagoen gazte baten komeriak kontatzen ditu filmak. Era guztietako saiakerak egiten dituzte musika-menpekotasun hori "osatzeko". Ama saiatuko da alaba sendatzen. Medikura eramango du, baita Vaticanoko apaiz bat ekarri ere etxera, baina salbatuko duen "botika" oso bestelakoa izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.