Fitosanitarioa ateratzeko ikastaro ofiziala urrian

Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 15:20

Belaitz hornigai etxeak agiri fitosanitarioa ateratzeko ikastaroa antolatu du. Urriaren 24an hasiko da eta bost eguneko iraupena izango du, egunean bost ordukoa.

Belaitzeko arduradunek jakinarazi dutenez, ikastaro ofiziala izango da, Jaurlaritzaren bitartez eskainiko dutena. Urriaren 24an hasi eta bost egunez eskainiko da, 15:00etatik 20:00etara bitartean. Izen-emateak 50 euro balio du eta urriaren 16ra arte izango da zabalik. Ikastaroa udaletxeko batzar aretoan egingo da.

Informazio gehiago: Belaitzen bertan, 943 75 18 81ra deituta edo belaitzhornigaiak@gmail.com-era idatzita. Jendaurreko ordutegia: goizez 9:30-13:00 / arratsaldez 16:30-20:00.