Andoni Callesen bakarrizketa Madrilen

Erredakzioa 2016ko ira. 12a, 11:01

Andoni Calles soraluzetarrak zapatuan Madrilgo La Latinako "El teatro de las Aguas" aretoan eskaini zuen bakarrizketa komikoa bideoan. Dogcity animalien aldeko elkarteak gonbidatuta eskaini zuen saioa, txakur arriskutsuak izateko lizentziak lortzeko dagoen arazoaren gaineko parodia, Andonik berak prestatu eta interpretatu duena.

Orain dela 17 urte Alderdi Popularraren gobernuak zakur arriskutsuen gaineko lizentzien legedia ezarri zuen eta harrezkero, hainbat zakur jabek arautegi hori aldatzeko borrokari heldu diote. Ekitaldian jasotako dirua Dogcity animaliak babesteko lan egiten duen elkartera bideratu da.