Jon Gabilondok, Lagun Maitea elkarteko ordezkariak, Plaentxia.eus-i jakinarazi dionez, bazkideen kontsumo eta kuoten diruak jasotzeko erabiltzen duten kutxa zabaldu eta bertako dirua eraman zuten bakarrik, “kutxan ez zegoen diru asko, juntak aurrez dirua jasota zeukalako; baina bestelako gauzak, telebista eta abar, ez dituzte ikutu”.
Lapurrak ibai aldeko leihotik sartu zirela uste dute, lehioa bertatik zabalduta zegoela ematen zuelako. Elkarteak salaketa jarri zuen Bergarako Ertzantzaren komisaldegian eta atzo goizean zehar, Ertzainek elkartearen inguruak miatu zituzten, lapurrek inguruko arrastoren baten bila. Ertzantzak uste duenez, lapurretan pertsona batek baino gehiagok parte hartu zuten.