Bileraren lehen atalean, Iker Aldazabal alkateak eta Javi Garmendia landa garapeneko zinegotziak urtean zehar egindako lanen berri eman zieten bilerara batu ziren hogeiren bat baserritarrei. Udal ordezkariek adierazitakoaren arabera iaz zehaztutako lanik gehienak bete dituzte dagoeneko.
Ondorengoak dira, besteak beste, aurten egindako lan nagusiak:
1-Urkiazelai eta Osuma inguruan dauden bi pasabide kanadiarrak garbitu eta itxiturak ipini.
2-Txurrukatik Osumarako bidean urak sortutako arazoak konpondu.
3-San Andreseko frontoia margotu, erretenak garbitu, umeentzat ziburuak konpondu eta belarra moztu.
4-Argateko bueltan ispilua ipini.
5-Armendipeko errekan harriak jarri urak sortzen dituen arazoak saihesteko.
6-Izarreko-etxetxo baserriraino asfaltoa bota.
7-Manditturriko iturria konpondu.
8-Zuhaitz-eguna berreskuratu, 100 herritar ingururen parte-hartzearekin.
9-Gizaburuako tumulua dagoen lur-saila erosi du udalak.
10-Irure auzoan ur-jauziek sortutako arazoak konpontzeko lehen faseko obrak egin dira, bigarren fase bat falta da arazoa guztiz konpontzeko.
Baserritarren eskariak
Bileraren bigarren atalean, baserritarren eskariak jasotzeko tartea izan zen. gidatu zuten bilera izan dira baserritarrekin batu diren udaleko ordezkariak. Errepideen konponketekin zerikusia duten eskariak izan ziren nagusi baina bestelakoak ere izan ziren: gaizki aparkatutako autoak, egurrak pilatzeko gune egoki baten beharra...
Hona hemen baserritarrek egindako eskari nagusien zerrenda:
1-Egotza baserriko bidean konpontze-lanak: bihurguneak txukundu eta babes-hesiak ipintzea.
2-Irure auzoan errepidea altxatu da eta 11 zulo daude; horiek tapatzea.
3-Irure auzoan Zabale baserritik gora erretenak jartzea.
4-Futbol-zelaian, Ezozi auzoan, eta Gol fabrikaren parean, Sagar Erreka auzoan, gaizki aparkatuta egoten diren autoekin arreta berezia izatea.
5-Soraluzeko mendietan trailerrak igotzeko dituzten zailtasunak direla eta, egurrak pilatzeko eremu bat bideratzea.