ARAUAK
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak eta argazkiaren izena.
- Harremanetarako emaila edo telefonoa.
- Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
- Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
- Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 8ra arte.
- Bidali argazkiak eta datu GUZTIAK e-postaz: plaentxia@pilpilean.com helbidera, 605 706 086 watsapera, edo Pil-pileanen egoitzara ekarri.
- Egoitzara ekartzekotan, gutun-azal batean sartuta, CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPEG formatuan.
- Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
- Soraluzen jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du.
- Udako argazkiak izango dira: aurtengo udan ateratakoak.
- Irabazleak nortzuk diren irailaren 19an jakinaraziko dugu.
- Epaimahaia Pil-pilean herri komunikabideko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Jasotako argazkiak Pil-pileanen artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adierazi egingo da.
SARIAK
Epaimahaiak aukeratzen duen argazki onenak sari hau jasoko du.
Bi pertsonarendako afari edo bazkaria Txurruka jatetxean.
Herritarren saria
Irailaren 11tik irailaren 18ra arte, soraluzetarrek argazki gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen partehartzaileak Egotza baserriko gazta bat jasoko du.
Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasoko du opari.