Kukumixotarrek bota dute txupina!

G.Azkarate 2016ko uzt. 22a, 13:12

Bi aste ikaragarriren ostean amaitu dira udalekuak eta kukumixotarren berauen txupina jaurti dute goizean. Mandoitxurri kuadrila, Marraz eta herriko gazte eta ez hain gaztiak  batu dira  frontoian. Gaur, goiza, eguerdia eta arratsaldea jolasean jardungo dute.

Udalekuen hasieratik bi aste igaro dira eta azken eguna ospatzen ari dira gaur kukumixotarrak "kale kolore" egunean. Eguraldiak lagundu ez badu ere goizean Mandoitxurri koadrila, Marraz eta udalekuetan parte hartu duten gazte eta ez hain gazteak batu dira frontoian  txupina jaurtitzeko. Ondoren herri osoan zehar jolasean ibili dira eta eguerdian guztiek batera bazkalduko dute elizpean. Arratsaldean ur jolasekin emango diote amaiera aurtengo udalekuei.

Gora Mandoitxurri koadrila!

Gora Kukumixo!

Gora Plaentxiako jaixak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.