Herri kirol jaialdia, Alex Txikon eta Idoia Etxeberria

E. Unamuno 2016ko uzt. 22a, 10:25

Alex Txikon.

Santa Ana egunean herri-kirol jaialdia egingo da Plaza Berrian. Badira urte batzuk jaietan herri-kirol jaialdirik egiten ez zela eta aurten puntako herri kirol-jaialdia antolatu du jai-batzordeak. Bihurri arduratu da jaialdia prestatzeaz eta aizkora zein harrijasotzea uztartuko dituen jaialdia prestatu du astelehen eguerdirako. 

Hala, aizkolari eta harrijasotzaile ezagunek parte hartuko dute jaialdian. Aizkoran honako hauek jardungo dira:  Alex Txikon, Bihurri, Donato Larretxea eta Jon Rekondo. Harrijasotzen, berriz, honakoak: Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria. Etxeberriak munduko errekorra du, ekainean 163,4 kiloko harria jasota.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.