Gerra garaian soldaduak herrira heldu zirenekoa

E. Unamuno 2016ko uzt. 18a, 10:34

Juan Arizagak 9 urte zituen gerra hasi zenean eta ondo gogoan ditu Eibarko eta Gernikako bonbardaketak. Soldaduak herrira heldu zirenekoa kontatzen du Ahotsak.eus-en dagoen grabazio honetan; gauez heldu eta goizean Juanen etxera joan ziren gosaltzera. Soldaduak 7 hilabetez egon ziren inguruko mendietan.

Juan Arizaga Larreategi (1927) eta Jose Luis Unamuno Gorrotxategiri Egoitz Unamunok gerraren inguruan egindako elkarrizketa. 

Beste hainbat soraluzetarren grabazioak ere ikusgai daude Ahotsak.eus wegbunean. 

Isiltasuna hausten. 1936ko gerra Soraluzen liburuaren pdf-a ikusgai dago Sorapedian.