Lapurreta iluntzeko 01:00ak eta 06:00 bitartean izan dela uste dute jabeak eta udaltzainak. Leihoa txikitu dute taberna barrura sartzeko eta ostean, atea barrutik zabaldu dute.
Tragaperras makina burdin-zati batekin zabaldu dute barruko dirua eramateko. Horrez gain, kutxa-erregistratzaileko txanponak eroan dituzte. Zaida Gonzalez, tabernako kudeatzaileak esan digunez, ez dute beste ezer eraman eta zuzenean joan dira kutxa eta tragaperras makinako diruaren bila. Taberna barruan ez dute bestelako txikiziorik egin.
Ertzaintzak lapurrak zein diren argitzeko aztarnen bila jardun du goizean.