Hasi dira Udalekuak!

G.Azkarate 2016ko uzt. 11a, 14:29

"Mandoitxurri" kuadrilaren bisita eta "Marraz"en telefono deiarekin eman diote hasiera aurtengo udaleku-irekiek.  4-12 urte bitarteko neska-mutilek bi astetan zehar jokuak, txangoak eta askoz gehiago egingo dituzte herrian eta inguruetan. 

Goizeko 10:00etan batu dira plaza berrian batzuk eta besteak frontoian. Ondoren guztiak frontoian bat egin dute. Taldeak egin bezain pronto "Marraz"en deia jaso dute udalekuak giro onean pasa ditzatela eta bisita egiteko etorriko dela esateko. Ostean "Mandoitxurri" kuadrilaren bisita izan dute eta Txomin, Kattalin eta Marialuisak udalekuetan bisitakoak kontatu dizkiete. Zaharren egoitzako atxitxa-amamak ere batu dira udalekuen hasierako egunera.

Gozatu udalekuak!