Gaur, barixakua, musika eskolako trikitilariek girotuko dute gunea eta bihar, Garraxi eta The Oso Basatis herriko musika taldeek joko dute, gaueko 22:30etik aurrera.
Guztira 50 boluntario beharko dituzte jai-gunean lan egiteko eta itxaropena dute jokalari eta gurasoen artean nahikoa jende batzeko. Garagardo jaian ateratako irabaziak datorren denboraldian kluba finantziatzeko erabiliko dira.
EGITARAUA
Uztailak 1, ostirala
Azoka zabalik, 19:00etatik 01:00era.
Trikitilariak, 19:30ean.
Uztailak 2, larunbata
Azoka zabalik, 13:00etatik 16:00etara eta 19:00etatik 02:00etara.
Kontzertuak, 22:30ean ("Garraxi" eta "The Oso Basatis")