Orain hiru aste interneten nabigatzen ari zirela jaso zuten "mechones solidarios" plataformari buruzko informazioa. Orrialdera sartu, informatu eta deitzea erabaki zuten. "Oso gertu bizi izan dugun gai bat da minbiziarena eta ile-apaindegian lana eginda minbizia duten pertsoneri laguntzeko modu paregabea zela pentsatu genuen"."Ile-ordeek 1000-15000 euro inguruko prezioa dute eta askorentzat gastu handia da, ekimen honekin behar duenak ile-ordea izateko aukera bultzatu nahi dugu gaixotasuna gainditzeko garrantzitsua dela uste dugulako".
Ekimenean parte hartu nahi duenak 5 euroren truke ilea mozteko aukera izango du, orraztu, tinteak etab-ak aparte ordainduko dira. Ilea ematen duten pertsona orok ziurtagiri bat, keinu sinboliko modura, jasoko du eta ondoren "mechones solidarios" taldearen facebook orrian zabalduko da argazkia. Euskal Herrian Soraluze, Irun, Donostia, Lasarte, Urretxu, Ordizia, Amurrio, Gasteitz, Bilbo, Ortuella, Mungia, Algorta eta Sestaon daude ekimenarekin bat egiten duten ile-apaindegiak. Horrez gain, eskumuturrekoak salduko dituzte euro baten truke.
Minbizia duten pertsonei laguntzeko
"Mechones solidarios" plataforma 2013 . urtean sortu zen minbizia duten pertsonei laguntza emateko helburuarekin. "Mechones solidarios" plataformarentzat autoestima eta indarrarekin gaixotasunari aurre egiteko tratamendua bezain garrantzitsua da norbere irudiaren pertzepzio ona izaten jarraitzea eta hori da ile-ordeen ekimena martxan jartzeko arrazoia. Jasotako ilearekin ile-ordeak egiten dira, ondoren tratatu eta erabilgarri daude. Behar duenak erabili ostean berriz ere ile-ordea itzuli behar du eta prozesu bera pasa ondoren hurrengo behar duenarentzat erabilgarri izaten dira.