Gaztelupeko Hotsak, Soraluzeko diskoetxeak, Bergarako udalarekin elkarlanean Berumuga udarako musika zikloa antolatu du. Berumuga musika beltzari eskeinitako zikloa da eta jazza eta bluesa izango ditu ardatz. Kontzertu guztiak aire librean eta doakoak izango dira uztaileko ostiraletan, 22:00etan.
Egitaraua:
Berumuga, indartzen ari den jaialdia
Urteak aurrera joan ahala kalitatez handitzen ari den horietako jaialdi bat da Bergarako Berumuga. Aurten, Ubane Uzin Hotsak-eko arduradunak, esandakoaren arabera esfortzu berezi bat egin dute kartela osatzerako orduan eta punta-puntako musikariek osatuko dute musika beltza oinarri duen zikloa.
"Berumuga sigue creciendo de nivel" Noticias de Guipuzkoa
"Berumuga musika zikloa izango da udako kultura ekimen nagusien artean" Goiena
Uztailak 1, barixakua
El Twanguerok irekiko du jaialdia
El Twanguero valentziarrak irekiko du aurtengo Berumuga jaialdia. Bere estiloa oso ezagun bihurtu da nazioartean espainiar gitarraren, amerikar folkaren, flamenkoaren eta tangoaren artean dabilen "Twang" soinu bereziagatik. Andres Calámaro, Diego el Cigala, Ana Torroja eta Fito Paéz bezelako artista handiekin jo du El Twanguerok.
“Musikaren bihotzerako bidaia da El Twanguero…” -Rolling Stone Magazine-
Uztailak 8, barixakua
Julian Maeso, hammond organoaren maisua
Ibilbide luzeko musikaria da Julian Maeso eta azken urteotan ospe handia lortu duen artista. Kantu berrietan blues-rock, country, funk eta jazz doinuak entzun ditzakegu, betiere bere ahots sendoa nabarmentzen delarik.
M-clan eta Quique Gonzalez-ekin jo du besteak beste.
Uztailak 15 , barixakua
NES, urrezko ahotsa
Blues, jazz, frantziar eta argeliar musika egiten du Nesrine Belmkh abeslari eta biolontxelo jotzaile frantsez-argeliarrak. Hizkuntza eta estiloen arteko hezkontza paregabea, bluesetik jazz edo soul-era eta ingelesezetik algeriar edota frantsezera.
Uztailak 22, barixakua
Iruñeatik New Orleans-era Bergaran geldialdiarekin
Broken Brothers Brass Band Iruñeako banda dugu azkenaldian euskal herrian banda sonatuenetarikoa. Dantza eta festarako beharrezko osagaiek osatzen dute Broken bandaren musika funky, hip-hop eta New Orleans jazz doinuekin.