Alkhatek bere musikarekin 70ko hamarkadako AEBtako rock eszenari egiten keinu dio, folk tradizionala eta rock kutsuko kantagintza uztartuz. Azken urteotan, zuzeneko kontzertu asko eskaintzen dihardu, Anari eta Gorka Urbizu moduko musikariekin batera. Bi disko ditu kaleratuak ‘Haizeen meneko’eta ‘Ihes egin’.
Uztailean poesia eta musika
Uztailerako programatu dituzten beste bi emanaldietan poesia eta musika uztartuko dira, sortzaile gazteen eskutik. Uztailaren 7an, eguenean, arratsaldeko 20:00etan herriko sortzaile gazteek osatutako Mantazpitik poesia eta musika ikuskizuna eskainiko dute eta uztailaren 17an, domekan, eguerdiko 13:00etan Izaro Andres, 21 urteko abeslari mallabiarrak kantatuko du.