Eraso matxistak gaitzesteko elkarretaratzea plaza berrian

G. Azkarate 2016ko eka. 23a, 19:17

Herritarrak arratsaldeko elkarretaratzean

Azken egunotan Gasteiz eta Angelun izandako hilketa matxistak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute arratsaldeko 19:00etan plaza berrian. 40 herritar inguru batu dira protestara.

40 soraluzetar inguru batu dira Korner Morea kolektibo feministak azken egunotan izandako hilketa matxisten aurka deituriko elkarretaratzera. Arratsaldeko 19:00etarako batu dira herritarrak plaza berrian eta aho batez Gasteizko eta Angeluko hilketa matxistak gaitzetsi  dituzte. Udaletxeko  ordezkariek ere bat egin dute protestarekin.

Gasteiz eta Angelun erasoak

Astelehen gauean, 20:00ak aldera Ertzaintza ohartarazi zuten Gasteizko alde zaharreko etxebizitza batean hilketa bat egon zela. Etxebizitzara heltzean bertan topatu zuten 43 urteko gizona, eta 60 urteko emakume bat hil izana aitortu zuen. 

Bestalde Angelun ere erailketa sexista baten berri eman zuten astearte gauean. Gizon batek bere emaztea eta bi alaba hil zituen Belle Marion kaleko etxe batean.