Lapurreta egin dute Arrano tabernan

G-. Azkarate 2016ko eka. 21a, 10:30

Lapurrak goizeko 03:00ak eta 5:30ak tartean sartu dira ateko zerraila apurtuta. "Tragaperras" makina txikitu eta bertako dirua eraman dute. Ertzaintza aztarna bila ari dira orain.

Goizeko 03:00ak eta 05:30ak aldera sartu dira Etxeburueta kaleko Arrano tabernara bizilagunek esandakoaren arabera. Lapurrek kanpoko atea golpe batekin apurtu dute lehendabizi eta barruko ateko zerraila suntsitu ostean sartu dira. Ertzaintzaren unitate espezialista lapurrak identifikatzen lagun dezaketen aztarnen bila ari da orain.

Albo-kalte gutxi tabernan

Tabernako arduraduna den Reginak esan digunaren arabera tabernan ez dute ezer apurtu eta gauza guztiak bere lekuan zeuden. Zuzenean "tragaperras" makinara joan dira hura palanka batekin zabaldu eta barruko dirua hartu dute. Diru-kutxako dirua ere hartu dute baina bertan hurrengo egunean taberna irekitzeko txanponak besterik ez zeuden. "Dirua gauero etxera eramaten dugu eta ez digute kalte materialik egin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.