2016. Debarroko txapelketa irabazi dute Aitor Atxotegi eta Ibai Bolinaga Soraluzeko pelota klubeko pilotariek. Ligaxkako partida guztiak irabazita iritsi zen Soraluzeko bikotea final-erdietako kanporaketatara eta finalerako txartela lortuta azken partiduan ere ez zuten hutsik egin.
Txapelketa bikaina egin du Soraluzeko bikoteak
Aretxabaletan jokatu zen, domekan, 2016. urteko Debarroko pelota txapelketako finala. Aitor Atxotegi eta Ibai Bolinaga ziren faborito nagusiak txapela lortzeko finalera partidurik galdu gabe iritsi zirelako. Azken partidan ez zuen hutsik egin Soraluzeko bikoteak eta aixe irabazi zuten Perez eta Iñarra 6 tantoan utzita.
Partiduaren hasiera parekatua izan zen eta 4-4koa izan zen partiduko azken berdinketa. Orduan soraluzetarrek pilota aldatu zuten eta tantoak bata bestearen atzetik egin zituzten aurkariak aukera gabe utzita. Atzean Bolinaga jaun eta jabe izan zen partida osoan zehar eta aurrean Atxotegik tanto asko amaitu zituen.
Atxotegik pilotari onenaren saria jaso zuen
Aitor Atxotegi Soraluzeko pilotariak finaleko pilotari onenaren saria jaso zuen partidu ostean. Atxotegik txapelketa bikain egin du, final-erdietako kanporaketan partidu bat ezin izan zuen jokatu min hartuta zegoelako baina gainontzeko partiduetan maila ona eman du soraluzetarrak.