Zirkoak ez du emanaldirik eskainiko

E. Unamuno 2016ko eka. 8a, 17:14

Zirkoko arduradunak kartelak erretiratzen.

Cirque Albus-eko arduradunek adierazi dute udalak baimenik eman ez dielako laga dutela ikuskizuna bertan behera. 

Alkateak adierazi du halako ikuskizunetarako baimena hamar egun lehenago eskatu behar dela eta Cirque Albusekoek azken momentuan eskatu dutela, emanaldia iragartzearekin batera. "Baimena izan aurretik emanaldia iragartzea ez da jarduteko modurik egokiena".

Cirque Albuseko arduradunek ikuskizuna bertan behera laga dute eta herrian zehar ipinitako kartelak erretiratu dituzte arratsaldean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.