Etorkizuna erabakitzearen poza, kalejira bihurtua

E. Unamuno 2016ko eka. 5a, 13:57

Gaur Euskal Herriko 34 udalerritan egingo diren herri-galdeketengatik gure poza eta babesa adierazteko kalejira egin genuen herriko kaleetan zehar. Ikusi kalejirako argazkiak. Argazkilaria: Arkaitz Arana.

Hogeitamalau herrietako izenak karteletan hartuta egin genuen barixakuko kalejira. Datorren urtean Soraluzen galdeketa antolatzearen aldeko manifestua ere irakurri genuen plazan. Ekainaren 29an bilera irekia egingo dugu, galdeketa egitekotan, noiz eta zela egin erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.