2016/06/01 - 2016/06/07 00:00

"Pirata Botila" proiektuaren II. Saioa

"Pirata Botila" proiektuaren II. Saioa
Itxaropena , Soraluze
Pirata Botila Alkarri elkarteko "Bolondretxo" programan proposaturiko lehenengo ekintza da. Ekintzaren helburua hilero Plaentxi Herri ikastetxeko, Mesedeetako egoitzako eta “Itxaropena” jubilatuen etxearen arteko azken berrien elkarbanatzea izango da. Alkarrin ezinbestekoa ikusten dugu herriko instituzioen artean komunikazioa indartzea, batez ere jende gazte eta edadetuaren artean zubiak eraiki eta hurrengo ekintzetan elkarlanean jarduteko asmoa dugu. Proiektuaren II. Saioa Ixaropenan "jubilatuen etxean" izango da. Bertan espero zaituztegu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.