Aranzetak lehenego saria lortu du Dantzatu lehiaketan

E. Unamuno 2016ko mai. 18a, 13:08

Mikel eta Igor domekako lehiaketa hasi aurretik.

Mikel Aranzetak lehenengo saria lortu zuen domekan Bilboko La Casillan jokatu zen Dantzatu lehiaketan.  

Igor Piñeiro ermuarrarekin irabazi duen bigarren saria izan da domekan bikotekako modalitatean lortu zutena. 150 Euroko dirusaria jaso zuten eta aurrekoan jasotakoarekin batera, “udan Londresera dantza ikastera joateko” baliatuko dute.

Hurrengo emanaldia zapatuan eskainiko dute herrian, Kirol Egunaren barruan arratsaldeko 19:30ean Zubian eskainiko duten saioan. Hurrengo lehiaketa berriz, Zallan jokatuko dute maiatzaren azkenengo asteburuan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.