Kooperatiban ordezkapenak egiteko lan-poltsa deialdia

Erredakzioa 2016ko mai. 17a, 09:45

Soraluzeko Kooperatiba Elkarteak lan-poltsa osatzeko deialdia egin du, kooperatibako langileak aldi baterako ordezkatu behar diren garaian kontratatu ahal izateko.

Lan poltsako pertsonei aldi baterako kontratuak egingo zaizkie, kooperatibaren plantillako langile finkoak ordezkatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaera aurkezteko epea Ekainaren 9a izango da.

Curriculum Vitae-a bidali behar da, titulazioa eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriekin batera, cooperativaplacencia@outlook.es helbide elektronikora edota ondorengo posta helbidera:

Soraluzeko Kooperatiba Elkartea

Kalebarren,4

20590 Soraluze

Hautapen prozesuan kontuan hartuko da: bazkidetza, lan-esperientzia, prestakuntza eta euskera menderatzea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.