Soraluzera iritsi da giza eskubideen aldeko trena

G.Azkarate 2016ko mai. 14a, 12:55

Hainbat herritar giza-eskubideen aldeko trenera igota.

Hainbat herritarrek babesa adierazi diote Euskal Herriko Sare Herritarrak preso eta iheslarien giza-eskubideen alde martxan jarri duen Hartu Trena ekimenari.

Eguerdiko 12:00etarako deitu du Soraluzeko Sarek deialdia. Euskal Herriko preso eta iheslarien giza-eskubideen aldeko "Hartu Trena" ekimenarekin bat egin dute hainbat herritarrek. Soraluzera giza-eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatzen dituen trena iritsi dela irudikatu nahi izan dute argazkiarekin. Soraluzeko Saretik eskerrak eman nahi izan dizkiete gonbidapenari baietz esan dioten eta gerturatu diren herritar guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.