Musika eskolakoek Rock 'n Roll doinuez jantzi dute Gaztetxea

G.Azkarate 2016ko mai. 13a, 21:33

Soraluze, Bermeo eta Ondarruko musika eskolako ikasleek kontzertua eskeini dute Soraluzeko gaztetxean. ZZ top, Gary Moore, Rip eta Iggy Pop taldeen bertsioak jo dituzte besteak beste. Jende asko batu da kontzertura.

Soraluzeko ikasleak izan dira oholtzara igotzen lehenak The Creedence Clearwater Revival  eta Ramones taldeen abestiekin.Hauen ostean, Bermeoko ikasleek Kiss, The Hellacopters, Iron Maiden eta Delirium Tremens taldeen bertsioak egin dituzte. Jarraian Ondarruko musika eskolakoen txanda izan da, Gary Moore, Stevei Ray Vaughan, UFO eta ZZ Top-en kantuekin. Jaialdia amaitzeko herriko musikariak igo dira oholtzara The Clash, Eskorbuto, Deskontrol, Black Sabbath, Iggy Pop eta Rip taldeen kantuak abesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.