Gaztetxoenek bertso saioa egin dute antzokian

G.Azkarate 2016ko mai. 12a, 18:57

Lehen hezkuntzako laugarren eta bostgarren mailetakoek hainbat ipuin eta kontakizun kantatu dituzte bertsotan. Jende ugari batu da gaztetxoen saiora.

Ikasturte honetan Bertsolaritza ikasgaian landutako bertsoak kantatu dituzte lehen hezkuntzako laugarren eta bostgarren mailetakoek.

Bertso saio paregabea egin dute gaztetxoenek

Iñaki Gurrutxaga irakasleak egin ditu aurkezpen lanak talde bakoitzak zeren inguruan kantatuko zituen bertsoak ikuslegoari aurreratuz. Lehenak oholtzara igotzen 4A gelakoak izan dira, hauek, Amelingo txirulariaren ipuina kontatu dute bertsotan "ama begira ezazu" doinuarekin. Jarraian 5B gelakoek telebista kate berri baten ingurukoak kantatu dituzte "Peio Joxepe" doinuan. Hauen ostean 4B gelakoek, Baba magikoaren ipuina kontatu dute kantatuz "elurra teilatuan" doinua erabiliz. Azkenak 5A gelakoak izan dira eta hauek protesta egiteko baliatu dute bertso saioa " txakolina-txakolina" doinuarekin hainbat proposamen eginez; "aditu proposamenak eta aldatuko dugu dena....."

 

Erlazionatuak

[BIDEOA] Bertso jaialdia

Frantziska Iraolagoitia 2016 mai 13 Kultura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.