Mikel Aranzetak eta Igor Piñeiro ermuarrak (13 urte ditu) Street Dance kategoriako bikotekako lehenengo saria (250 euro) eskuratu zuten 13 bikoteren artean, DAS ikuskizunarekin. Mikelek adierazi digu saria irabazteak beti ematen duela “poza” baina oraingoan eszenatoki gainean “sekula baino hobeto” sentitu dela.
Mikelek dantzari lotuta jarraitzen du bere eguneroko jardunean. Bilboko taldean parte hartzen jarraitzen du eta horrekin batera, Soraluzeko Gaztetxean dantza sesioak gidatzen jarraitzen du eta Bergaran dantza eskolak ematen dizkie 14-18 urte bitarteko neskei.
Datozen egunotan Mikelek eta Igorrek beste bi lehiaketetan parte hartuko dute: maiatzaren 15ean Bilbon eta maiatzaren 28an Zallan.