Maila apalean bada ere, langabetu kopuruak behera egin du Debabarreneko herri guztietan, Soraluze eta Mendaron izan ezik. Soraluzen 298 langabe zeuden urte hasieran eta apirilean 314 zenbatu dira, beraz, langabezia tasak %16,39tik %17,27ra egin du gora. Mutriku izan da langabezia gehien jeitsi den herria, %10,83tik %9,20ra. Debabarreneko batazbestekoak ere behera egin du %14,52tik %14,16ra eta urte hasieran baino 93 langabe gutxiago daude.
Apirileko langabezia datuak Debabarreneko herrietan:
-
Soraluzen 314 langabe daude (%17,27ko langabezia tasa)
-
Eibarren 2.056 langabe daude (%16,70eko langabezia tasa)
-
Elgoibarren 664 langabe daude (%12,50ko langabezia tasa)
-
Mendaron 118 langabe daude (%12,10ko langabezia tasa)
-
Mutrikun 226 langabe daude (%9,20eko langabezia tasa)
-
Deban 257 langabe daude (%9,96ko langabezia tasa)
-
Debabarrenean 3.635 langabe daude (%14,16ko langabezia tasa)
Iturria: SEPE.