Haizeak ez du eragotzi Irukurutzeta eguna

E. Unamuno 2016ko mai. 8a, 14:56

Haizeak zakar jo duen arren, gaur goizean Irukurutzetako zelaian batu dira inguruko herrietako dozenaka mendizale. 

Aspaldiko ohiturari jarraituz, maiatzeko bigarren domekan ospakizun xumea egin dute Irukurutzetan. Osintxuaarrek banatu dute, beste behin, Artzain Txaboletan egindako salda eta txorixoa, hurreratu diren mendizaleen eta bizikletadunen gozamenerako. Plaentxiatarrekin batera: osintxuarrak, bergararrak eta elgoibartarrak hurreratu dira aurten ere.

Hego haizeak gogor jo du goiz osoan zehar; euri tanta batzuk ere batzuk ere bota ditu baina, hala ere, dozenaka lagun izan dira gaur goizean Irukurutzetan. Garai batean ospatzen ziren erromerien mailara heldu ez arren, udaberriaren etorrera ospatzeko jaiak bizirik dirau urtez urte.