Kontzertua: MIKEL URAKEN + PELAX

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko gazteria 2016ko mai. 6a, 12:21

Larunbatian izango da santutxuarran eta donostiarran kontzertua, 22.30tan hasitta. 3 euroko sarrera egongo da.

Mikel Uraken (Santutxu,1982) erabateko "underground"ean jaiotako musikari bat da non bere azken lana "Neguaren ostean" izena duen. Soilik ahotsa eta gitarrarekin konposaturik dagoen 7 abestiz osatutako 42 minutuko diskoa da. Lan hau 2015eko uztailaren lehenengo egunetan Andoaingo Garate estudioetan modu analogikoan (zintan) grabatu zen, eskola zaharreko Kaki Arkarazo teknikariaren eskutik eta Javi Letamendia ekoizlearen gidaritzapean. Abesti biluziak eta gordintasunez beteak. Folk euskalduna ulertzeko beste era bat, folk euskaldun (berria), alegia.

 

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez izan dira proiektura batu diren musikariak. Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu zuen 2015eko martxoan, autoekoiztua, Cowboy’s Orchestra saioak, Saran grabatua Iñigo Irazokirekin, eta Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan.

 

Loturak: https://mikel-uraken.bandcamp.com/ 

              http://pelax.bandcamp.com/album/pillotegiko-saioak