Hezkuntza-sistemarekiko kezka areagotu da guraso eta ikasleen artean

Atzo arratsaldean gurasoek deituta Plaza Berrian egin zuten elkarretaratzea.

Azken asteotan ugaritu egin dira herrian LOMCE legeak dakartzan aldaketei aurrei egiteko ekimenak. Istitutuko hainbat ikaslek elkarretaratzea egin zuten apirilaren 14an Plaza Berrian eta ikastetxeko hainbat gurasok ere elkarretaratzeak eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. 

Gurasoek salatu dutenez, “Jaurlaritzak martxan jarri duen Heziberri proiektuak LOMCE legeak ezarri nahi zituen neurrien %90a jasotzen du, beraz praktikan gauza bera da”. “Erlijioa indartu, euskarari tokia kendu eta errebaliden bitartez ikasleen artean sailkapenak egitea” dira, besteak beste, “gurasoak gehien kezkatzen dituen neurriak, ”dagoeneko ezartzen hasita daudenak.

3.Mailako errebalidari planto

Epe laburrean, 3.mailako ikasleek egin beharko luketen errebalidari planto egiteko sinadurak batzeari ekin diote eta etorkizunean guraso-elkarteekin eta eskola-kontseiluarekin batera jarrera bateratua adostu nahi lukete. Bitartean, astelehenero ikastetxearen aurrean eta egunero Plaza Berrian, elkarretaratzeak egingo dituzte.  

Erlazionatuak

DBHko ikasleek LOMCEren aurkako protesta egin dute eguerdian

Soraluze

"Greba orokorra LOMCE 3+2" lelopean, DBH3 eta DBH4 mailetako ikasleek elkarretaratzea egin dute eguerdiko 12:00etan Plaza Berrian, LOMCE legea bert...