Bizikletaren Egunean Osintxura irteera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko apirilaren 20a

Igandean Osintxura egingo den irteerarekin ospatuko da Soraluzen Bizikletaren Mundu Mailako Eguna, garraiobide honen erabilera bultzatzeko helburuz.

Bizikletaren Mundu Mailako Eguna ospatzeko Soraluzetik Osintxurako bizikleta-martxa antolatu du Jasangarritasun Taldeak.

Ekintza honekin bizikletan ibiltzea bezalako ohitura jasangarriak bultzatu nahi dira eta horretarako bidegorriek duten garrantzia azpimarratu.

Bizikleta garraiobide jasangarria izateaz gainera, aisialdirako tresna paregabea da; eta horrela aldarrikatu nahi da igandean, apirilak 24, egingo den irteeran.

Goizeko 11etan izango da irteera Estaziño kaletik eta ibilbidea Soraluze-Bergara-Osintxu.

Osintxun hamaiketakoa egiteko aukera izango da, 12:00ak aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.