Apirilak 21, osteguna, 19:00etan kontzentra Plaza Barrixan

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2016ko api. 19a, 09:29

Apirilak 21, osteguna, 19:00tan kontzentrazioa egiteko deia luzatzen dugu, Europar Batasuna errefuxiatuen auzian izaten ari den jarrera salatzeko.

Munduan 60 milioi errefuxiatu daude, gehienak Ekialde Hurbilean eta Afrika beltzean dute jatorria, baina mundu mailako drama humanitarioa da. Afganistan, Irak, Siria, Kurdistan, Sahara, Tibet... Herrialde eta eremu askotan dute jatorria errefuxiatuek. Egoera hauek guztiek komunean dutena, ordea, gatazka politiko-militar eta sozioekonomikoek eragindako mugimendu migratorioak dira. Inor ez da borondatez bere herrialdetik irteten.

Pertsona hauen egoera ez da gauetik goizera sortu. Europak eta mundu mailako potentzia handienek hamarkadetan hartutako erabakien ondorioa da. Europak, esaterako, nazioarteko legeria bihurritu eta giza eskubideen babesa bultzatuko lukeen jarrera humanistari eutsi beharrean, neurri polizial eta militarrak aktibatu ditu azken hilabeteetan.

Pertsona errefuxiatuen eskubideak urratzen ari da etengabe Europa. Gezur handi baten aurrean gaude, Europa bi aurpegirekin jokatzen ari delako. Errefuxiatuen eskubideen babesle gisa agertu nahi du, baina, aldi berean errealitatea ezkutatu nahian dabil. Milaka gizon, emakume eta haur noraezean ari dira, estatu batetik bestera espulsatuak, internamendu zentroetan sartuak, bortxatuak, desagertaraziak, jipoituak, lapurtuak eta jazarriak... Eta hori guztia Europako estatuen babesarekin.

Arduragabekeria eta giza eskubideen urraketa horren aurrean, herritarrok, bakoitza bere eragin esparrutik, norberak eskura duen aukeraz baliatuta, errefuxiatuak diren pertsonei ongi etorria eman beharrean gaude, aitortza, erreparazioa eta laguntza eskainiz.

Nazioarteko harremanen bestelako antolaketa aldarrikatzea ezinbestekoa da, herrien eta herritarren eskubideak aintzat hartuko dituen bestelako mundua. Bestalde, belaunaldiz belaunaldi gerra eta erbestean ezagutu duen herri baten kideak garen heinean, elkartasuna gure balore eskalaren goikaldean kokatzen dugu.

Euskal Herria Bilduk justizia soziala eta bizitza duina ardatz izango dituen Euskal Herri burujabe eraikitzeko konpromisoa osoa du, bide horretan ezinbesteko tresna da INTERNAZIONALISMOA.

‪‪#‎irekimugak‬ ‪#‎lotsagarria‬