Ertzaintzak jakinarazi digunez "artileriako obusa" da aurkitu dutena, hogei kilo ingurukoa. Barrenean TNT leherkaria ei du etaaktibaziorako giltza hautsita bazuen ere, "lehertzeko arriskua" ezin dela baztertu adierazi dute.
Ertzantzak iluntziko 20:00ak aldera eraman du obusa leherkariak gordetzeko biltegira. Bertan aztertu ostean jakingo dute proiektila noizbait jaurtitakoa ala jaurtigabekoa den. Bitartean ez dute argitu noizkoa izan daitekeen, gerra garaikoa edo beranduagokoa agian.